<img height="1" width="1" style="display:none" src="https://www.facebook.com/tr?id=1740586279354097&amp;ev=PageView&amp;noscript=1">
prevencion-pareja-deporte

Bihotz gehiago,
bizitza gehiago

Ezagutu zure osasun kardiobaskularra babesten duten faktoreak, hobeto bizitzen laguntzen dizutenak.

Lehenengoa, prebenitzea

Ba al zenekien...?

Infartuen eta istripu kardiobaskularren % 80 baino gehiago saihestu daitezke ohitura osasungarriak izanda.

clase-pilates

Gaixotasun kardiobaskularrek heriotza-kausa nagusietako bat izaten jarraitzen dute, eta eragin itzela dute biztanleengan. Euskadin, 10 heriotzatatik ia 3 ( % 27,48) gaixotasun kardiobaskularren ondorioz gertatzen dira, eta emakumeen artean % 29,60 ingurukoa da hilkortasun-tasa. Estatuan, berriz, gutxi gora behera hiru heriotzatatik bat patologia horiekin lotuta dago; horrek esan nahi du 65 aldiz heriotza gehiago gertatzen direla horien ondorioz trafiko-istripuen ondorioz baino.

Ez dago beti ohartarazten duen sintomarik, baina heriotza horietako asko ekidin daitezke bizimodu osasungarria izanda eta prebentzioari arreta jarrita. Horregatik, IMQ-k prebentzio kardiobaskularreko proiektu biribila bultzatu du, hezkuntzan, detekzio goiztiarrean eta etengabeko laguntzan oinarrituta. Zure bihotza zaintzeko arriskuak identifikatzen eta murrizten laguntzea da helburua, bizi-ohitura osasungarriak sustatuz eta sintomak agertu aurretik pausoa ematera animatuz.

Zer dira gaixotasun kardiobaskularrak?

Bihotzari eta odol-hodiei eragiten dietenak eta odola gorputzetik ibiltzeko modua eragozten dutenak. Kalte hauek eragin ditzakete:

  • Bihotzeko, garuneko edo beste organo batzuetako arterien hertsadura.
  • Bihotzeko balbulen funtzionamendu kaskarra edo bihotzeko erritmoaren asalduak, bihotzak odola modu eraginkorrean ponpatzea eragozten dutenak.
  • Jaiotzetiko bihotzeko eta odol-hodietako arazoak.

Arrisku-faktore nagusiak:

vascula

% 52,7
Obesitatea eta gainpisua

osculcion

% 18,7
Hipertentsio arteriala

tabaco

% 17,8
Tabakoa

colesterol

% 16,9
Kolesterol altua

diabetes

% 6,7
Diabetesa

medico-tomando-tension-paciente

Nola prebenitu gaixotasun kardiobaskularrak

  • 01 Zaindu elikadura

    Lehenetsi frutak, barazkiak, lekaleak, irin osoko zerealak eta proteinak dituen askotariko jan-neurria. Murriztu gantz aseak, azukre erantsiak eta gatza zure bihotza zaintzeko.

  • 02 Mugitu egun oro

    Egin gutxienez astean 150 minutuko jarduera fisiko moderatua, hala nola pauso arinean ibiltzea, igeri egitea edo bizikletaz ibiltzea. Aktibo egoteak arteria-tentsioa kontrolatzen eta osasun kardiobasularra hobetzen laguntzen du.

  • 03 Eduki pisu osasungarria

    Saia zaitez zure pisua zure altuerarako egokia den tarte batean egon dadin. Gainpisuak eta obesitateak areagotu egiten dute gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua.

  • 04 Utzi tabakoa erretzeari

    Erretzen baduzu, eskatu laguntza lehenbailehen uzteko. Tabakoaren kontsumoak arteriak kaltetzen ditu eta infartua eta bihotzeko beste gaixotasun batzuk izateko arriskua areagotzen du.

  • 05 Moteldu alkoholaren kontsumoa

    Alkohola edaten baduzu, egin neurrian eta osasun-gomendioei jarraituz. Gehiegizko kontsumoak arteria-presioa igo eta bihotzeko arazoak eragin ditzake.

  • 06 Hidratatu egoki

    Edan ura aldizka egunean zehar, zure organismoak ondo funtziona dezan. Egoki hidratatzeak osasunaren oreka orokorrari laguntzen dio, baita kardiobaskularrari ere.

  • 07 Kudeatu estresa

    Txertatu zure errutinan erlaxazio-teknikak, hala nola arnasketa sakona, meditazioa, yoga edo ibilaldi lasaiak. Denboran zeharreko estresak ondorioak izango ditu ezinbestean zure bihotzean.

  • 08 Egin osasun-azterketak aldizka

    Egin osasun-azterketak arteria-presioa, kolesterola eta glukosa kontrolatzeko. Edozein alterazio garaiz detektatzea funtsezkoa da konplikazio kardiobaskularrak prebenitzeko.

  • 09 Zaindu zure atsedena

    Saia zaitez gauero 7 eta 9 ordu artean lo egiten eta ordutegi erregularrak izaten. Lo indarberritzailea funtsezkoa da organismoaren orekarako eta bihotzaren osasunerako.

  • 10 Informa zaitez eta jokatu garaiz

    Ezagutu gaixotasun kardiobaskularren alarma-sintomak, hala nola bularreko mina edo estutasuna, arnasa hartzeko zailtasuna edo zorabio biziak. Edozein susmo izanez gero, ez itxaron: eskatu berehala laguntza medikoa.

guia-cardiologia-sombra

Gure gida zuretzat

Zure bihotza zaintzea errazagoa da nondik hasi dakizunean. Horregatik, zure osasun kardiobaskularra zaintzeko gida argi eta erraza prestatu dugu. Bertan, funtsezko informazioa, bizimodu osasungarriari buruzko gomendioak eta prebentzio-neurri nagusiak, gure mediku profesionalek bermatuta, bildu dituen Dekalogoa aurkituko duzu. Zure bihotzaren osasuna, orain, klik bakar batean.
 

Gure medikuen gomendioak zuretzat

Nola zaindu gehiago

IMQ-k erreferentziazko Kardiologia Unitatea du, gaixotasun kardiobaskularrak prebentitzen, diagnostikatzen eta tratatzen espezializatua dena. Kardiologoek eta goi-mailako prestakuntza duten osasun-langileek osaturiko talde batek, teknologia aurreratuan oinarrituta, modu koordinatuan lan egiten du zure arriskua baloratzeko, beharrezko probak egiteko eta bizitzaren etapa guztietan zure bihotza zaintzen laguntzeko.

IMQren Azterketa Unitatea arazoei aurrea hartzeko eta sintomak agertu aurretik zure osasuna zaintzeko sortua da. Aldizkako osasun-azterketa osoen bidez (arteria-presioaren, kolesterolaren eta glukosaren kontrolak barne), gure profesionalek zure arrisku kardiobaskularra baloratzen dute eta, gomendio pertsonalizatuen bidez, orientatzen zaituzte edozein konplikazio garaiz prebenitzeko.

IMQ-k zure eskura jartzen du bihotzeko errehabilitaziorako programa biribila, berriki diagnostiko kardiologikoa jaso duten pertsonei zuzendua. Zerbitzu horrek, sozietate zientifiko nagusiek bermatutakoak, heriotza-tasa eta infartuen errekurrentzia murrizten laguntzen du, eta, gainera, bizi-kalitatea hobetzen. Plan pertsonalizatu eta diziplina anitzeko baten bidez, gure espezialistek lagunduko dizute zure patologia hobeto uler dezazun, zure errekuperazioan aktiboki inplikatu zaitezen eta zure bihotza eta ongizatea sendotzen dituzten bizi-ohitura osasungarriak izan ditzazun.

IMQren Gida Medikoak aukera ematen dizu 1.600 profesional baino gehiago eta Euskadiko osasun-zentro propioen sare ugariena azkar eta erraz aurkitzeko. Tresna horren bidez, espezialitatearen, medikuaren edo zentroaren arabera bila dezakezu, eta une bakoitzean zure beharretara ondoen egokitzen den mediku-taldea eskuratu.

Zure IMQ aseguruarekin, mediku-talde ugariena eta zentro eta zerbitzu sare zabala eskura ditzakezu zure bihotza eta osasuna egunerokoan zaintzeko.

Zure medikua, beti gertu. Eskuratu denbora errealean Medikuntza Orokorreko edo Pediatriako profesional bat, itxaron gabe eta zauden lekutik. Jaso arreta pertsonalizatua, txosten medikoa eta errezeta elektronikoa bideokontsulta amaitzean.

medicion-cardiologia

Zure bihotza zaintzea zure etorkizuneko ongizatean inbertitzea da

Lehenengoa, prebenitzea