<img height="1" width="1" style="display:none" src="https://www.facebook.com/tr?id=1740586279354097&amp;ev=PageView&amp;noscript=1">
prevencion-pareja-deporte

Más corazón,
más vida

Conoce los factores que protegen tu salud cardiovascular y te ayudan a vivir mejor.

Lo primero, prevenir

imagen-cabecera-prevencion-cardiovascular

Konektatuta haztea,
babestuta haztea

Ikasi zure seme-alaben ongizate emozionala zaintzen ohitura digital osasungarrien bidez  

Lehenengoa, prebenitzea

 

salud-mental-infantil-imq

Ba al zenekien...?

 Ohitura digitalek ere eragiten dute haurren eta nerabeen osasun mentalean

sabias-que-salud-mental

Batez beste, gure seme-alabek gero eta gazteago eskuratzen dituzte gailu digitalak. Lehen telefono adimenduna 11 urte ingururekin eskuratzen dute, batez beste, eta sare sozialak nerabezaroa iritsi aurretik ere erabiltzen hasten dira.

Teknologia haur eta nerabeen egunerokotasunaren parte da, eta ikasteko, komunikatzeko eta olgatzeko aukera ugari eskaintzen ditu. Hala ere, pantailek denbora gehiegi hartzen dutenean edo funtsezko jarduerak ordezkatzen dituztenean, hala nola atsedena, jolasa, jarduera fisikoa edo harreman pertsonalak, eragina izan dezakete haurren eta nerabeen ongizatean eta osasun mentalean.

Hortaz, erronka ez da haiek teknologiatik aldentzea, baizik eta teknologiarekin harreman osasungarria eta orekatua garatzen laguntzea. Eta egiteko horretan, prebentzioak aldea markatzen du: txikitatik ohitura digital onak sustatzeak haien osasun mentala babesten, harremanak sendotzen eta garapen osasungarria bultzatzen laguntzen du.

Helburu horrekin, IMQ-k, "Lehenengoa, prebenitzea" programaren barruan, ekimen bat sustatu du familiei laguntzeko ohitura digital osasungarriak sustatzen eta teknologiaren erabilera arduratsua bultzaten.

Nola jakin pantailak osasunari kalte egiten ari dioten?

chat_soporte_medico

Deskonektatzeko zailtasuna

Kosta egiten zaio mugikorra edo bideojokoak erabiltzeari uztea.

operador_atencion

Suminkortasuna

Haserretu egiten da gailuak erabili ezin dituenean.

blister_pastilla

Loaren arazoak

Gauez okerrago lo egiten du edo pantailak erabiltzen ditu.

crear_perfil_paciente

Isolamendu soziala

Gero eta harreman gutxiago ditu lagunekin edo senideekin.

 

estres_migraña

Aldaketak, errendimenduan edo gogo-aldartean

Arreta jartzeko zailtasun gehiago, tristura edo antsietatea ditu.

Factores de riesgo más significativos:

sedentarismo

40%
Sedentarismo

sobrecarga-fisica

21%
Sobrecarga física

manejo-del-estres

50%
Estrés

descanso

50%
Descanso insuficiente

iconos-vascula-2

22%
Obesidad

medico-tomando-tension-paciente

Prebentzioa etxean hasten da

  • 01 Eman eredu:

    Haurrek gehienbat behaketaren bidez ikasten dute. Saia zaitez koherente izaten irakatsi nahi dituzun ohitura digitalekin.

  • 02Jarri arau argiak:

    Adostu ordutegiak, erabilera-denborak eta adin bakoitzera egokitutako mugak.

  • 03 Atzeratu lehen mugikorra eskuratzeko adina:

    Baloratu haurren heldutasuna eta benetako beharra, pausoa eman aurretik.

  • 04 Sortu pantailarik gabeko uneak:

    Otorduak, familiako elkarrizketak edo lo egiteko ordua aukera onak dira deskonektatzeko.

  • 05 Interesatu beren bizitza digitalez:

    Galdetu zein aplikazio erabiltzen dituzten, zein eduki kontsumitzen dituzten eta norekin elkarreragiten duten.

  • 06 Sustatu jarduera alternatiboak:

    Kirolak, irakurgaiak, jokoak, sormenak eta aire zabaleko jarduerak orekari eusten laguntzen dute.

  • 07 Babestu atsedena:

    Saihestu pantailak erabil ditzaten oheratu aurretik, eta saiatu gailuak gaueko errutinaren parte izan ez daitezen.

  • 08 Mintzatu sare sozialei eta ongizate emozionalari buruz:

    Lagundu iezaiezu ulertzen Interneten ikusten duten guztiak ez duela errealitatea islatzen.

  • 09 Lagundu gehiegi kontrolatu gabe:

    Konfiantza eta elkarrizketa etengabeko zaintza baino eraginkorragoak dira.

  • 10 Jokatu alarma-seinalerik badago:

    Portaera-aldaketek, isolamenduak, loaren nahasmenduek edo deskonektatzeko zailtasunek babes eta orientazio handiagoa behar dutela adieraz dezakete.

IMQ-k lagunduko dizu

Prebenitzea une egokian laguntza egokia izatea ere badelako.

Pediatria eta Familia Medikuntzako profesionalek alerta-seinale posibleak identifikatzen, ohitura digitalei eta ongizate emozionalari buruzko zalantzak argitzen eta egoeraren lehen balorazioa egiten lagunduko dizute.

Balorazioan edo jarraipenean sakondu behar denean, profesional espezializatuak dituzu eskura bitarteko hauen eskutik, haur edo nerabe bakoitzaren beharretara egokitutako arreta bermatzeko: AMSA, IMQ-ko Mediku Taldea, gure Zentro Medikoak eta IMQ Zorrotzaurre Klinika.

Ez delako beti erraza kontsultara joateko unea aurkitzea, IMQren app-ak aukera ematen dizu orientabide profesionala azkar eta eroso eskuratzeko, pediatriako bideokontsultako zerbitzuen bidez, edo espezialistekin egindako txataren bidez.

Arreta espezializatua eta jarraitua behar duten kasuetarako, IMQ-k erreferentziazko laguntza-baliabideak ditu, hala nola Eguneko Ospitalea eta ospitaleratzea, arretari osorik eta modu koordinatuan ekiteko.


pediatria-1

 

Gure medikuen gomendioak

portada-guia-salud-mental

 

Gure gida zuretzat

Deskargatu gure doako gida: gomendioak, baliabideak eta aholkuak, haur eta nerabeei teknologiarekin harreman orekatua izaten laguntzeko.

Elkarrekin haurren eta nerabeen osasun mentalaren alde

Haurren eta nerabeen osasun mentala da gure gizartearen erronka handienetako bat. Horregatik, IMQ-k UNICEF Espainiak bultzatutako "NTP: Coméntalo" mugimendua babesten du IMQ-k. Ekimen horrek sustatzen du haurrek eta nerabeek nola sentitzen diren hitz egiteko aukera izan dezaten, entzun egingo dituztela eta behar duten laguntza izango dutela jakin dezaten.

Familioi, osasun-arloko profesionaloi eta gizarteko kideoi, hots, guztioi dagokigu oinarrizko zeregina prebentzioan eta ongizate emozionalaren sustapenean. Arretaz entzutea, ondoan egotea eta, beharrezkoa denean, laguntza eskatzea funtsezko urratsak dira bizitzako lehen etapetatik hasita osasun mentala zaintzeko.

Konpromiso horrekin bat etortzeko, IMQ-k UNICEF Espainiarekin lankidetzan dihardu haurren eta nerabeen ongizate emozionala sustatzeko ekimenak eta baliabideak zabaltzen.

 

Haurren eta nerabeen ongizate digitala zaintzea egungo eta geroko osasun mentala babestea da. 

 

Lehenengoa, prebenitzea

Osasun digitaleko zerbitzu guztiak zure eskura, zauden lekuan zaudela

  • Fisioterapia digitala
  • Online hitzordua
  • BEREHALAKO BIDEOKONTSULTA
  • TXAT MEDIKOA
  • AHOLKULARI MEDIKOA
  • HISTORIA KLINIKO DIGITALA
  • IMQ TXARTELA ZURE MUGIKORREAN
  • ONLINE BULEGOA

 

disponible-en-app-storedisponible-en-google-play

 

Imagen-app